‘Maite dugun herria’ lelopean ospatuko du EH Bilduk aurtengo Aberri Eguna
Politika
2023, ots. 28 - 04:02
EH Bilduk apirilaren 9an Iruñean ospatuko du aurtengo Aberri Eguna. Unai Urruzuno eta Bakartxo Ruiz eledunek azaldu dute Euskal Herriarentzat “demokrazia eta burujabetza” aldarrikatuko dituztela.
Gogoratu dute “aurrekaririk gabeko” krisi ekonomiko, energetiko, klimatiko eta soziala dela egungoa, eta, horri aurre egiteko, Euskal Herriak bere erabakiak hartzeko eskubidea duela adierazi dute.
Golem zinemetatik abiatuko da manifestazioa, eta ondoren “jai erraldoia” bilakatuko da Nafarroako hiriburua. Euskal Herriko ezkertiar, independentista, euskaltzale eta feminista guztiei gonbidapena luzatu diete.