Skip to main content

Martxoaren 29tik 31ra Lezon ospatuko du Ernaik udaberriko ekimena, gazteak protagonista

Politika

2024, ots. 14 - 12:02

Urteroko gazte independentisten topalekua da udaberriko ekimena eta aurten ere hala izatea espero dute Ernaiko kideek. Martxoaren 29tik 31ra Lezon ospatuko den "Gazteon Eskutik" ekimenaren egitaraua aurkeztu du Ernaik. Gazteak izango dira protagonista, “historia kontatu eta egingo dutenak”. Gazteon bizi baldintzen inguruko eztabaida zabaldu eta egoerari alternatibak loratzeko borroka ziklo oso bat irekitzeko mugarria izango da ekimena.

Pil-pilean dauden gaiak ekarri dituzte lehen lerrora: Gatazka eta eraikuntza feministak; Palestina; Gazte eszena musikala zein pornoa, morala eta desira dira horietako batzuk. Gainera “Belaunaldi berri bati” eskaini nahi izan diote oholtza. Bertan izango dira Hofe x 4:40, Belako, Ganibet, Eire, Ithaka, Zilibito Rekords eta Amooma beste batzuen artean. Egunean zeharreko aisialdi eskaintza oparoa ere antolatu du ernaik: Drag Show-a; Gazte Bazkaria; Bertso-saioa; Porrotx; Gazte sortzaileen azoka...

Bonuak bibe.eus eta salmenta puntu fisikoetan eskuragarri daudela azaldu dute, eta informazio guztia sare sozialetatik (@gazteoneskutik) zabaltzen jarraituko dutela gehitu dute.

Hamaika Telebista