Martxoaren 3ko sarraskiaren 48. urteurrena Gasteizen
Politika
2024, mar. 05 - 06:03
Biktimen omenezko hainbat ekitaldi ikusi ahal izan dira martxoaren 3ko sarraskiaren 48. urteurrenean. 1976ko martxoaren 3an polizia armatuak greban zeuden Romualdo Barroso, Francisco Aznar, Pedro Mari Martinez, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda erail zituen, San Frantzisko elizan burutzen ari zen biltzarraren aurkako oldarraldian. Goizean zehar biktimen omenezko monolitora gerturatu dira hainbat sindikatu eta alderdi politikoen ordezkariek. Ekitaldiekin batera, Gasteizko kaleetan barrena abiatu den manifestazioa egin dute ere ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek eta Martxoak 3 elkarteak.