Skip to main content

Milaka lagunek parte hartu dute Iruñean EH Bilduren Aberri Eguneko manifestazioan

Politika

Igandean ospatu da Iruñean aurtengo Aberri Eguna, “Nazioa gara” lelopean. Arnaldo Otegik hitz egin du ekitaldi nagusian, apirilaren 21eko hauteskundeetan begirada jarriz. Egun euritsua egin duen arren, jai giroa egun osoan zehar mantendu da.