Skip to main content

Mugaz Gaindiko Topaketen hirugarren edizioa ospatu dute Baionan

Politika

2025, ots. 13 - 08:02

Euskal Herri osoko ordezkari instituzionalak bildu dira asteazken honetan Baionan Mugaz Gaindiko Topaketen hirugarren edizioan parte hartzeko. Pradalesek azken urteotan euskal espazioen arteko elkarlanari eman zaion bultzada azpimarratu du, “lurraldeko eragile ekonomiko, sozial, akademiko eta kulturalen arteko harremanak eta trukeak sendotzeko” helburuarekin.

Pradalesekin batera parte hartu dute Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak, Ana Ollo Hualde Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Mathieu Berge Akitania Berria eskualdeko hautetsiak —Alain Rousset presidentea ordezkatu zuen— eta Jean Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako Departamenduko presidenteak. Alain Lamassourek gidatu du; Frantziako Europako Gaietarako eta Aurrekontuen Arloko ministro ohia da, diputatu eta Europako Parlamentuko diputatu izana.

Hamaika Telebista