Skip to main content

Nafarroako Gobernuak hitzarmen bana sinatu du Torturatuen Sarearekin eta Egiari Zorrekin

Politika

2024, abu. 23 - 10:08
Akordioen helburua motibazio politikoko indarkeriaren biktimei aholkularitza eta laguntza teknikoa ematea da. Hain zuzen, Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara Departamentuak eta bi eragileek sinatutako hitzarmenetan jasotzen denez, Egiari Zorrek eta Nafarroako Torturatuen Sareak aholkularitza emango diete motibazio politikoko biktima izaera aitortzeko eskaera betetzeko eta aurkezteko prozesuan, eta haiek espedienteen tramitazioan izan ditzaketen zalantzak argitzeko lan egingo dute. Era berean, bi elkarteek laguntza eskainiko dute eskaerak egiteko beharrezko dokumentazioa biltzeko prozesuan. Elkarte bakoitzari 15.000 euro emango dizkio Nafarroako Gobernuak.

Nafarroako Gobernuaren izenean, hitzarmenak sinatzeko ekitaldian parte hartu dute Ana Ollo Memoria eta Bizikidetza kontseilari eta gobernuko bigarren presidenteordeak, eta Martin Zabalza Memoria eta Bizikidetzarako zuzendariak. Era berean, Torturatuen Sareko presidente Ainara Gorostiaga eta Egiari Zor fundazioko Elena Bartolome ere han izan dira.