Skip to main content

Nafarroako Gobernuak UNRWA agentzia saritu du palestinarrekin egindako lanagatik

Politika

2024, ira. 23 - 13:09
Chivite Lehendakariak Foru Gobernuak Bakearen Nazioarteko Eguna dela eta bideratzen duen saria eman dio agentzia honi, Tuteran egindako ekitaldi batean. 2023ko urriaren 7tik, UNRWAk 40.000 haur eta nerabe baino gehiago lagundu ditu jarduera ludikoen, inoren kargura ez dauden haurrei laguntzeko saioen eta banakako eta taldeko kontsulta psikosozialen bidez. Gainera, polioaren aurkako kanpainaren lehen fasea amaitu berri da Gazan.