Skip to main content

Nafarroako Parlamentuak atzera bota du Voxek aurkeztutako mozioa konnotazio arrazistengatik

Politika

2024, urr. 01 - 14:10
PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin alderdiek atzera bota dute Voxen mozio arrazista bat tramitera onartzea. Hortaz, Voxek ezingo du Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran immigrazioa kriminalizatzen duen mozio bat defendatu. Ramon Alzorriz PSNko bozeramaileak iragarri du Voxen mozioa Fiskaltzaren aurrean salatuko duela, gorroto delitua izan daitekeelakoan.