Skip to main content

Nazio askapen mugimenduaren helburuak berretsi, eta ziklo politiko berrirako indarrak bilduko ditu Sortuk

Politika

2023, ira. 12 - 10:09

Irailaren 27ko egunaren harira, nazio ekitaldia egingo du Sortuk irailaren 23an Arrasateko Monterron parkean. Euskaldunen balioak aldarrikatzeko eta berresteko eguna dela azpimarratu dute, Txiki eta Otaegik gorpuzten dituzten baloreak. Hala, adierazi dute, ziklo berriak iruditeri berriak, sinbolo berriak eta kontakizun berriak behar dituela, iragana alboratu gabe.

Aurten, Nora Aurrekoetxea eta Laura Ruiz artistei eskatu diete irailaren 27ak iradokitzen diena euren obraren bidez adierazteko. Gaua eta ilargia hartu dute erreferentzia gisa, konspiratzeko une gisa, arauak hausteko momentu gisa. Zikloez mintzo dira aurtengo honetarako egin duten kartelean, ziklo zahar eta berriez.