Nazio manifestaziora deitu du Ankerkeriari Stop plataformak larunbatean Gasteizen
Politika
Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte arabarrek jaso duten espetxeratze agindua salatu eta biei elkartasuna adierazteko egingo dute manifestazioa. 18:30ean abiatuko da protesta Gasteizko Artiumetik. Era berean, Ernaik mobilizazioa egingo du Iruñean, ostegunean. Auzitegi Nazionalak ezarritako lau urteko espetxe zigorra maiatzean berretsi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Espetxeratze agindua irailaren 15ean jaso zuten, eta hamar eguneko epea dute borondatez espetxeratzeko.