Skip to main content

Nicolas Madurok atxilotutako bilbotarrak turista "terroristak" direla esan du

Politika

2024, ira. 17 - 09:09

Nicolas Maduro Venezuelako presidentearen aburuz, Jose Mari Basoa Valdovinos eta Andres Martinez Adasme Venezuelan atxilotu dituzten bilbotarrak "terroristak" dira, CNI Espainiako Inteligentzia Zentroko "ezkutuko" agenteak.

Bien bitartean, Espainiako Atzerri Ministerioak atxiloketari buruzko informazio "ofiziala eta egiaztatua" eskatu die Venezuelako agintariei, baita leporatzen zaizkien "karguak argitzea" ere.

Senideek ere Venezuelako Gobernuak esandakoa gezurtatu dute eta turismoa egiten ari zirela esan dute. Eusko Jaurlaritzak laguntza eskaini die euskal herritarren senideei.