Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Oiartzunen hilda aurkitu dute Pasaiako erailketa matxistaren armaren jabea

Politika

2024, abe. 12 - 11:12
Ertzaintzak hilda aurkitu du Pasaian azaroaren 30ean egindako erailketa matxistan erabilitako armaren jabea. Hildakoa gizon bat da, ustezko hiltzailearen laguna. Ertzaintzak deklarazioa hartu zion gertakarien hurrengo egunean ‘El Diario Vasco’ eta EITBk ezagutarazi duten moduan. ‘El Diario Vasco’k gainera, suzko arma gizonaren izenean erregistratuta zegoela zehaztu du. Asteazken goizean, patruila bat Oiartzuneko kanpinera joan zen gizonarekin hitz egitera, eta, orduan, gorpua aurkitu dute. Ertzaintzak Pasaiako erailketaren hurrengo egunean jaso zion deklarazioa, erabilitako arma berea zela egiaztatu ondoren. Lakuako Segurtasun Sailak EFE agentziari gertakariak baieztatu dizkio, gizonaren gorpua aurkitu dela, «bere buruaz beste egin ondoren», baina ez dute horri buruzko beste daturik baieztatu edo gezurtatu, ikerketari dagokion gaia den heinean. Gorpua 14:30etan Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutura eraman dute.
Hamaika Telebista