Skip to main content

OPA herri plataformak manifestazioak egin ditu EAEko hiriburuetan, kalitatezko osasun publiko baten alde

Politika

Ainhoa Lainsa Merino

2026, api. 20 - 15:04

OPA herri plataformak manifestazioak egin ditu EAEko hiriburuetan, kalitatezko osasun publikoa bermatzeko. Asteburu honetan, osasun publikoaren pribatizazioa eta gobernuak hartzen dituen murrizketa neurriak salatu dituzte, eta ohartarazi dute osasun publikoa “hondatzen” ari dela.

Erakundetik adierazi dute, gainera, Osasunaren Euskal Ituna deiturikoa martxan jarri zenetik zortzi hilabete igaro diren arren, oraindik ez dagoela adostasunik, ezta benetako konponbiderik ere. Halaber, salatu dute Eusko Jaurlaritzak “promesa hutsak” egiten dituela, baina ez dela egiturazko aldaketarik izan.

Hala, iraungitako txertoen kudeaketan gardentasun falta salatu dute, eta horren aurrean, osasun sailburuaren dimisioa eskatu dute. Era berean, osasun sistema publiko, unibertsal eta doako baten alde, Osakidetzaren egiturazko arazoei benetako irtenbidea ematea aldarrikatu dute.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista