Palestinako bandera kendu du Baionako Herriko Etxeak, jarri eta gutxira
Politika
2024, eka. 06 - 10:06
Baionako Herriko Etxeak Palestinako bandera kendu du Saint-Esprit zubitik, EH Baik eskatuta bandera jarri eta ordu gutxira. "Presazko" erabakia izan dela argudiatu dute, eta Olinpiar Jokoetako banderarekin ordezkatu dute. Israelgo bandera baina hor jarraitzen du. Israelgo entseina kentzea eskatzen duen online eskaera batek 1.300 sinadura baino gehiago batu ditu.