Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala egingo du urriaren 3an, Bilbon
Politika
Ane Garitaonandia Etxebarria
Palestinarekin Elkartasuna plataformak manifestazio nazionala deitu du Bilbon urriaren 3rako, Gazaren aurkako erasoaldiaren hirugarren urteurrenaren testuinguruan. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da Jesusen Bihotza plazatik, eta "Inperialismoaren eta sionismoaren aurka, erresistentzia aurrera, Israel suntsitu" lelopean egingo da. Plataformaren helburu nagusia Palestinako herriari eta haren erresistentziari babesa adieraztea da.
Urri amaieran Israelen hauteskundeak izango direla eta, plataformak ohartarazi du arazoaren jatorria ez dagoela soilik gobernu edo alderdi jakin batean, baizik eta Israelgo proiektu politikoan eta sionismoan, baita mendebaldeko potentzien babesan ere. Horregatik, ez dute uste hauteskundeek berez Palestinako egoera konponduko dutenik.
Bestalde, Iruñean ere manifestazioa egingo da urriaren 3an, Yala Nafarroa Palestinaren eskutik. 'Eustea garaitzea da' lelopean, 18:00etan abiatuko da Golemetik. Era berean, urriaren 8an Euskal Herriko udaletxeen aurrean protesta egitera deitu du Gernika-Palestina plataformak: elkarretaratzeak egingo dituzte 19:00etan,' Gernikaren herritik, genozidiorik ez! Gerrarik ez!' lelopean.

















