Skip to main content

Palestinaren “deskolonizazio osoaren" aldeko mobilizazio berria Iruñean

Politika

4.000 pertsona inguru bildu dira larunbatean Palestinarekin Elkartasuna plataformak deitutako mobilizazioan, 12.45ean Bosquecillotik abiatu dena. Palestinako banderak eta ikurrinak izan dira nagusi. Gaurkoan, Israelgo estatua eta mendebaldeko konplizeen aurka joan dira, errefuxiatuen itzulera eta preso politikoen askapen erreala lortzeko.