Skip to main content

Parlamentuko batzorde aunitz eskuinaren esku geratu dira Bilduren abstentzioagatik

Politika

2023, ira. 12 - 14:09

Nafarroako Parlamentuan batzordeak osaketan PSNren eta EH Bilduren arteko gaitzespenak ekarri ditu. Alderdi soberanistarekin "haserre" agertu dira sozialistak, eta Legebiltzarrean eskuinaren interesen alde egitea leporatu diote. Hori guztia batzordeetako mahaien aukeraketaren kontura, hainbat kasutan UPNren presidentetza eragin baitu Gobernuko kideen eta Parlamentuko aliatuaren arteko akordio faltagatik.