Skip to main content
1200x90 Noticias de Gipuzkoa

Pascal Jocouk irabazi ditu Beskoitzeko herriko bozak

Politika

2024, eka. 24 - 08:06
Garaipen argia eskuratu du Pascal Jocouk Beskoitzeko herriko bozen bigarren itzulian. 836 herritarrek eman diote babesa (%55,59). Gauzak horrela, hemezortzi eserleku izango ditu Jocouren taldeak eta bost Etxegarairenak.

Ikastolari buruz izan den gatazka baten ondorioa dira iragan berri diren bozak. Kanpainan zehar, Pascal Jocou eta Haritza Camblong bat etorri dira ikastolarentzat eraikin berri bat atzemateko ideiarekin. Herriko Etxeak eskolaren ondoan den 1,2 hektareako lur eremua erosi berri du. Eremu hori Departamenduak 2028rako iragarri duen kolegioaren eraikuntzarentzat baliatzeko pentsatua da, baina ikastolarentzat irtenbideetako bat ere balitzateke, ondoan eraikitzea baita proposamenetako bat. Fabienne Etxegarai, berriz, herri erabilerako lur eremu horretan proiektu bat gauzatzearen kontra agertu da berriki.
Hamaika Telebista