Pedro Sanchezen balizko inbestidura saioari begira jarri dira jada EAJ, EH Bildu eta PSOE
Politika
2023, ira. 28 - 16:09
Alberto Nuñez Feijooren inbestidura saioak “porrot” egingo du ostiral honetan, ustekaberik ezean. EAJren eledun Aitor Estebanek ez du baztertzen Espainiako Gorteetarako hauteskundeak errepikatzea. Baikorrago aritu du EH Bilduko Mertxe Aizpurua, Euskadi Irratian. Hark adierazi du sozialistek urria bukatu aurretik egin nahi dutela Sanchezen inbestidura saioa, eta horrek adierazten duela gauzak bide onetik doazela. Datorren legegintzaldian eztabaida nazionala “behingoz” irekitzeko “garaia” aldarrikatu du. Estebanek ere ez du “zalantzarik”, “lurralde auziaz” hitz egiteko baliatu behar da unea.