Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Pello Otxandiano lehendakari izateko inbestidurara aurkeztuko da

Politika

2024, eka. 11 - 10:06

EH Bilduk baieztatu du Pello Otxandianoren hautagaitza aurkeztuko duela Gasteizko Legebiltzarreko inbestidura saiorako.

Nerea Kortajarena EH Bilduko bozeramaileak eman du erabakiaren berri Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean. Adierazi duenez, aukera asteleheneko Mahai Politikoan aztertu zen. Kortajarenak EAJ-PSE akordioari buruz hitz egin du, eta salatu du "orokortasunetan oinarrituta" dagoela, ez diola "herrialdearen diagnostikoari erantzuten", eta EH Bilduk behar horri erantzuten diola.

Hamaika Telebista