Skip to main content

Eusko Legebiltzarreko bozetarako posta bidezko botoa eskatzeko epea zabalik da gaurtik apirilaren 11ra arte

Politika

2024, ots. 27 - 11:02

Eusko Legebiltzarra deseginda geratu da astearte honetan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baita apirilaren 21erako Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hauteskundeak deitzeko dekretua, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak sinatua. Botoa posta bidez ematea erabakitzen dutenek apirilaren 11ra arte (egun hori barne) eska dezakete Hautesle Erroldan inskribatuta daudela egiaztatzen duen ziurtagiria. Eskaera egiten dutenek apirilaren 1etik aurrera jasoko dute dokumentazioa botoa emateko. Botoa emateko epea 2024ko apirilaren 17an amaituko da.