PPk migratzaile adingabeei buruz egin duen diskurtso "arrazista" kritikatu dute alderdiek
Politika
2025, mar. 21 - 12:03
252 migratzaile adingabe hartuko ditu Hego Euskal Herriak. Nafarroak 164. Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak, berriz, 88. Banaketa horren aurrean talde popularreko ordezkariak egindako diskurtso "arrazista" salatu dute gainontzeko alderdiek. Xabier Legarreta Jaurlaritzako Gazteriako eta Erronka Demografikoko sailburuordearen esanetan, askotan politika batzuk deshumanizatu egiten dira eta horri buelta eman eta bermatu egin behar dira adin txikikoek dituzten eskubideak.