Pradalesek "bere osotasunean bizikidetzaz eta memoriaz hitz egiteko" gonbitea egin dio Muguruzari
Politika
2024, aza. 21 - 10:11
Muguruzak kontzertua eman zuen larunbatean Martuteneko espetxean, Donostian, eta, han 'Sarri Sarri' kantua jo zuela eta, Justizia Sailak zera jakinarazi du gogortu egingo dituela espetxeetan kultur emanaldiak egiteko baldintzak.
Horren inguruan, Muguruzak adierazi zuen «atzerapausoa» dela Eusko Jaurlaritzak orain erabakitzea kultur ekitaldiei baldintzak zorroztea, eta, lehendakariak erabakiaren inguruan zer pentsatzen duen jakin nahiko lukeela adierazi zuen.
Pradalesek erantzun dio Jaurlaritzak «bere erabakia» eman duela eta gaineratu du prest dagoela Muguruzarekin hitz egiteko, bizikidetza eta memoriaren inguruan, bere osotasunean. Lehendakaritzako ateak irekiak ditu solasaldi zintzo bat izateko” azaldu du.