Skip to main content

Preso bat hilik agertu da Zaballako espetxean

Politika

2023, aza. 27 - 10:11
Zaballako espetxean zigorra betetzen ari zen 47 urteko gizon bat hilik agertu zen larunbat arratsaldean, bere ziegan urkatuta. Salhaketa elkarteak baieztatu duenez, bere inguruko hainbat presok azken egunetan hildakoak okerrera egin zuela azaldu zuten. Suizidioaren aurkako protokoloa martxan jartzea beharrezkoa zen edo ez erabakitzeko azterketak egiten ari ziren. Ezagutzen denaren arabera, urte honetan Zaballako espetxean bere buruaz beste egiten duen bigarren presoa da. Otsailean 22 urteko gazte bat suizidatu zen presondegi berean. Presoa isolamenduan zegoen eta suizidioaren aurkako protokolorik ez zen aktibatu. Egun gutxitara, Martutenen, kartzela prebentiboan zegoen pertsona bat bere buruaz beste egin zuen, kasu honetan ere aurretik protokolorik aktibatu gabe.
Hamaika Telebista