Skip to main content

PSEk eta PPk Gernikako Estatutuaren 45. urteurrena ospatu dute

Politika

2024, urr. 24 - 12:10

PSE-EEk eta PPk Gernikako Estatutuaren 45. urteurrena ospatu dute asteazken honetan Donostian eta Gasteizen egindako ekitaldietan. PSEk Donostiako Miramar Jauregian ospatu du; bertan izan dira kontseilari sozialistak, legebiltzar taldeko kideak eta beste hainbat kargu instituzional. PSEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, "gehiengo handiko estatutu-itun handi bat" egiteko aukera azpimarratu du ekitaldian emandako hitzaldian eta “nortasunaren gaia” Estatutuarentzako mehatxua dela adierazi du.

Alderdi Popularrak, bestalde, Gasteizen ospatu du ekitaldia. Bertan, Javier de Andresek autogobernuaren kudeaketa okerra salatu du, Estatutu berri baten beharra aldarrikatuz. EAJk eta EH Bilduk ez dute agerraldirik egin Estatutuaren urteurrenaren harira. Izan ere, Maria Ubarretxena, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Estatutua onartu eta 45 urtera 29 transferentzia bete gabe jarraitzen dutela deitoratu du.

Hamaika Telebista