Skip to main content

PSNk eledun sozialisten adierazpen euskarafoboak babestu ditu

Politika

Pasa den astean Orkoiengo alkate sozialista Alex Lopezek euskalduna izatea pribilegio bat dela esan eta gero, PSNko beste hautetsi batzuek euskara sustatzearen aurka geroz eta adierazpen gehiago egiten ari dira, bai Eguesibarren bai Tafallan. Testuinguru honetan, larunbat honetan Orkoienen manifestazio bat antolatu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak .