Ramuntxo Labat izango da Ahetzeko auzapez berria
Politika
2025, urt. 14 - 07:01
Ramuntxo Labat buru duen Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu du urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan. Hala, bera izango da Ahetzeko auzapez berria. Bere aldetik, Santiago Capendeguy kontseilaria izango da Euskal Elkargoan.
Lehen itzulian bezala, hiru hautagai lehiatu dira behin betiko bozketan Ahetzen. Joan zen igandean baino parte-hartze handiagoa izan da bigarren itzulian. Urtarrilaren 5ean %59k eman zuen botoa; bigarren itzulian, ordea, %63k.
Ahetze Zuekin hautagaitzaren burua, Ramuntxo Goyhetche, bigarren postuan gelditu da (397 botorekin, %37,42). Bestalde, Philippe Elissalde Ahetzeko auzapez ohiaren sostengua zuen Ahetze Bihotzetik hautagaitzaren ordezkariak, Laetitia Guesdon-Michaudek, 193 boto bildu ditu (%18,19).