Skip to main content

Salhaketak espetxeetako tratamendu psikiatrikoaren eredua aldatzea aldarrikatu du

Politika

Zaballako espetxeko funtzionarioek hilik aurkitu zuten 47 urteko gizona, bere ziegan urkatuta. Salhaketatik baieztatu zutenez, hildakoaren inguruko hainbat presok azken egunetan gaizki egon zela azaldu zuten, azkenean bere buruaz beste egin zuelarik. Euskal presondegietan barneratze psikiatrikoa behar duten pertsonentzat baliabide nahikorik ez daudela salatu du elkarteak. Langile gehiago behar direla baieztatu dute, tratamendua baino, espetxeko langileek segurtasuna balioesten dutela azalduz. Hori dela eta, eredua aldatu behar dutela aldarrikatu dute.