Skip to main content

Sare Herritarrak urtarrilaren 11n Bilbon deitu duen manifestaziorako deia egin dute gazteek

Politika

2024, abe. 19 - 08:12
Sare Herritarrak urtarrilaren 11n Bilbon deitu duen manifestaziorako deia egin dute gazteek. Azaldu dute Euskal Herriko gatazka armatua bizi ez duen eta gatazkaren ondorioak bizitzera behartu duten gazte belaunaldia direla. “Gure artean bada espetxean jaio denik, bada motxiladun haur izan denik ere. Baita biolentzia ezberdinen biktima zuzena izatea tokatu zaionik ere. Bada gatazka gertu bizitzea tokatu zaionik baina batez ere, gure belaunaldia zerbait bada euskal herriko gatazkaren ondorioak bizitzea tokatu zaion gazte belaunaldia da”.
Hala, adierazi dute aurreko belaunaldiek sorturiko korapiloa askatzeko betebeharra egokitu zaiela eta konpromezu handiz bizi dutela gatazkaren konponbideak utzi dituen ondorioak, eta are ardura handiagoaz korapilo horiek askatzeko konpromezua. “Gure belaunaldiak izan behar du ondorio hauek pairatu behar dituen azken belaunaldia”, zehaztu dute.
Hamaika Telebista