Skip to main content

Sortuk manifestazioa egingo du azaroaren 20an Bilbon, Brouarden eta Muguruzaren hilketen urteurrenean

Politika

2024, aza. 12 - 11:11

Azaroaren 20an 40 eta 35 urte beteko dira gerra zikinak Santi Brouard eta Josu Muguruza hil zituenetik. Ohiko legez, Sortuk manifestazioa egingo du egun horretan, ‘Herriaren arnasa - Independentziarako Indarra’ lelopean. Brouard eta Muguruza oroitzearekin batera, haiek helburu zuten Euskal Herriaren arnasa inoiz baino biziago dagoela aldarrikatuko du; baita, halaber, nazio bulkadari arnasa emateko une erabakigarria dela ere. Mobilizazioa 19:00etan abiatuko da Brouarden kontsultatik (Alameda Rekalde, 8), eta Plaza Berrian amaituko da, ekitaldi politikoarekin.

Hamaika Telebista