Skip to main content

Sortuk 50 herritan egingo ditu Txiki eta Otaegi omentzeko ekitaldiak

Politika

Ane Garitaonandia Etxebarria

2026, ira. 17 - 13:09

Irailaren 27an 51 urte beteko dira erregimen frankistak Txiki eta Otaegi erail zituenetik eta Sortuk egun hura oroitzeko 50 ekitalditik gora antolatu ditu herri eta eskualdeetan, 'Loturak askatzera!' lelopean.

"Oroimenerako eguna ez ezik, etorkizunera begiratzeko eguna" ere izango dela azaldu dute. Gainera uste dute askapen prozesua une erabakigarri batean dagoela eta 78ko erregimenean lotuta gelditu ziren korapiloak askatzeko aukerak badaudela 

Sortuk urtero artista bati egiten dio irailaren 27a irudikatzeko eskaria. Aurtenerakutsiko duten kartela Mikel Erkiaga bilbotarrak egin du. Zatikatutako memoriaren teknika oinarri hartu duela azaldu dute, eta argazki, paisaia eta elementu sinbolikoak uztartuz osatu duela. 

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista