Sortuk ohartarazi du Euskal Herriaren burujabetzan jauzia egiteko unea orain dela
Politika
2024, eka. 24 - 12:06
Zazpigarren Nazio Konferentzia egin du Sortuk ekainaren 21 eta 22an, ostirala eta larunbata, Agurainen. Ipar Euskal Herrian eta Europan oro har faxismoak izan duen gorakadaz kezka agertu du Arkaitz Rodriguez idazkari nagusiak. Horri aurre egiteko ezberdintasunak alboratu eta minimoetako akordioak eta fronte zabalak eraiki beharra aldarrikatu du, EH Baik egin berri duen bezala.
Sortuk ez ditu “gutxiengo biziak” asebeteko, “gehiengo nazionalak eraiki” baizik. Hiru erronka nagusi azpimarratu dituzte: “Burujabetza nazionala berreskuratzea, EH Bildu eta EH Bai are gehiago indartzea eta nazio bulkada berria sustatzen jarraitzea”.