Sugarra Gaztetxearen aldeko manifestazioa egin dute Lizarran
Politika
2024, eka. 24 - 13:06
Sugarra Gaztetxeko kideek Lizarrako kaleak hartu dituzte azken urteetako alderdi instituzionalen jarrera salatzeko. Nafarroako Gobernu eta Udaletxearen partetik 20.000 euroko isunak jaso dituzte eta UPNk, Lizarrako Udalean agindupean dagoen alderdia, mehatxu zuzenak egin dizkie. Argi utzi dute erasoen gainetik aurrera jarraituko dutela.