Torturak jasan zituzten zazpi lagunek euren auziak berriro irekitzeko eskatu diete Espainiako epaitegiei
Politika
Maite de Felipe eta Mikel Lopez de Ciordia
2026, api. 30 - 07:04
Estrasburgoko auzitegiak hamar aldiz zigortu du Espainiar Estatua tortura kasuak ez ikertzeagatik. Hala salatu du Giza Eskubideen Behatokiak eta, iragarri dutenez, zazpi kasutan eskaera egingo dute Espainiako auzitegiek tortura salaketak iker ditzaten. Zazpi herritar horiek Oihan Ataun, Jon Patxi Arratibel, Mikel San Argimiro, Martxelo Otamendi, Xabier Beortegi, Iñigo Gonzalez eta Beatriz Etxebarria dira. Hori gutxi ez, eta Behatokiak adierazi du Nazio Batuen Erakunderaino iristeko prest daudela.

















