Gasteizko Udalak indarkeria matxistari erantzuteko protokoloa aktibatu du azken sexu erasoa salatzeko
Politika
2024, ira. 17 - 14:09
Gasteizen emandako azken sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute udal ordezkariek asteartean. Erasoa irailaren 8an burutu zen eta Ertzaintza gertakariak ikertzen dago honezkero. Gasteizko alkateak, Maider Etxeberriak, eraso hauen aurrean ez ikusiarena egiten duten pertsona zein alderdiak salatu ditu eta kezka adierazi du azken hilabete eta erdian hirian gertatu diren horrelako gertakarien kopuruagatik. Azken egunetan 3 izan dira salatu diren indarkeria matxista kasuak, gainera, hilabete pasatxoan honezkero laugarren aldia da Udalak Indarkeria Matxistari Erantzuteko Protokoloa aktibatu duena.