Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk akordioa itxi dute aurrekontuak onartzeko
Politika
2024, urt. 19 - 12:01
EH Bilduren abstentzioarekin, aurrera aterako dira Nafarroako Gobernuaren 2024rako aurrekontuak. Hori horrela, 2024rako Aurrekontu Orokorraren proiektua jaso du Unai Hualde Nafarroako Presidenteak Arastiren eskutik. Arastik, Ekonomia eta Osasun Kontseilariak, akordioa azaldu du eta lerro nagusiak azpimarratu ditu gaur goizean egindako prentsaurrekoan.