Skip to main content

Urkulluk autodeterminazioaren aldeko Erreglamendu Proposamena defendatu du EBren aurrean

Politika

Iñigo Urkullu Lehendakariak Bruselara egin duen bidaia ofizialari amaiera eman dio, gaur eguerdian, Europako Parlamentuan “Caucus por la Autodeterminación” foroan parte hartuz. Bertan, Europar Batasunean autodeterminazio eskubidearen ariketa demokratikorako baldintzak arautzeko Erregelamendu Proposamena aurkeztu da. Lehendakariak, Kataluniako Presidenteak eta Korsikako kolektibitatearen Presidenteak parte hartu dute foroan.

Lehendakariak bere hitzaldian nabarmendu du beharrezkoa dela Europar Batasunaren sorrerako balioak berreskuratzea, EBrekiko sinesgarritasuna eta konfiantza indartzeko, herritarrekiko harremana sendotzeko, proiektu partekatu bateratua eraikitzeko eta "Europar Batasunak dituen arazoei lankidetzatik aurre egiteko, azken urteetako krisien aurrean egin den moduan”.

Iñigo Urkulluk Euskadiren errealitatetik egin du planteamendu hori, estaturik gabeko herri gisa. "Oinarritik landu beharreko integrazio-prozesu bat proposatzen dugu estaturik gabeko herriei eta eskumen politiko eta legegileak dituzten eskualdeei estatus bakar eta berezia aitortzeko eta politiken diseinuan eta erabaki-hartzeetan beren parte hartzea bermatzeko.Horren harira, gogorarazi du 2018an eta 2022an EBren aurrean defendatu eta azpimarratu zuela beharrezkoa dela mekanismoak sortu eta ezartzea erkidego politikoek beren estatus politikoari buruzko erabakimena izan dezaten eta herritarrei modu legalean, hitzartuan eta bermeekin kontsultak egiten aukera izan dezaten.