Urkulluren Azken Gobernu Kontseilua, 12 urtez Eusko Jaurlaritzako buru izan ondoren
Politika
2024, eka. 19 - 08:06
“Ezohiko” bilkura izan da, Bingen Zupiriak jakitera eman duenez. Iñigo Urkulluk “esker ona” agertu die sailburuei, banan-banan; haren ustez, “euskal gizartearen alde” aritu direlako urteotan.
55 akordio onartu dituzte azken bileran. Alde batetik, Ertzaintzaren lan baldintzak aldatu dituen proposamena gauzatu dute, 55 eta 60 urte arteko agenteen eta ikertzaileen lan baldintzak hobetzeko; baita zaintza arloan berdintasuna bultzatzeko ere. Bestalde, diru laguntza batzuk ere onartu dituzte Arabako Errioxako ardogileek biltegian duten “stock handia” balia dezaten, beste edari batzuk egiteko. Halaber, Zupiriak iragarri du angularen arrantza arautzeko dekretua onartu duela Jaurlaritzak bere azken Gobernu Kontseiluan, “profesionalen erregistro bat” egon dadin, eta jarduera bera profesionaliza dadin, “kudeaketa jasangarri baten bidez”.