Skip to main content

Sarek 'Konponbiderako giltzak' manifestua aurkeztu du, "euskal presoen afera konpontzeko"

Politika

Sarek 'Konponbiderako giltzak' manifestua aurkeztu du, mota guztietako arloetako euskal gizarteko hainbat erreferenteren eskutik. Euskal presoek jasaten duten eskubide urraketari amaiera ematea du dinamikak helburu. Indarkeria guztien biktima guztientzat errespetu, babes eta elkartasunaren beharrarekin bat doa. Euskal gizarteari dei egin die urtarrilaren 13an Bilboko kaleak betetzera, bizikidetzaren alde aurrera egiten jarraitzeko.