Urtarrilaren 25erako manifestazioak deitu ditu GKSk
Politika
2024, abe. 12 - 14:12
“Gerraren eta faxismoaren aurkako” mobilizazioak deitu ditu Gazte Koordinadora Sozialistak Bilbon eta Iruñean. “Gerraren mehatxua eta faxismo berri baten zabalpena salatzeko” deialdia egin du ostegun honetan Gasteizen. Urtarrilaren 25ean izango dira. Deialdiaren leloa ‘gerraren eta faxismoaren aurka, gazte langileok lehen lerrora!' izango da. “Mezu matxistak, arrazistak eta klasistak” zabaltzen dituzten kolektiboak areagotzen ari direla salatu du GKSk. Baita agenda belizista eta faxismoa “normalizatu”direla ere. Joera hori moztea helburu gisa ezarri du GKSk. Bereziki, gazteriari dei egin dio manifestazioekin zein antolaketarekin bat egin dezan.