Urtebete igaro da Kerman Villate Mitikako atezain batek emandako kolpe baten ondorioz hil zenetik
Politika
Maite de Felipe Suso
2026, ots. 23 - 14:02
Urtebete igaro da Kerman Villate hil zela, Gasteizko Mitika dantzalekuko atezain batek emandako kolpearen ondorioz. Ordutik, gaztearen senideek ohartarazi dute heriotza ez zela istripu bat izan. Hain zuzen, aurreko astean Villateren gurasoak Eusko Legebiltzarrean izan ziren. Bertan, justizia eta egia lortzeko bidean jarraituko dutela jakinarazi zuten. Era berean, epaiketa berme guztiekin egiteko exijitu zuten, baita erakundeei indarrean dagoen araudia betetzen dela ziurtatzeko ere.


















