Xabier Atristain euskal presoa baldintzapean aske geratu da
Politika
2024, uzt. 19 - 11:07
Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Xabier Atristain euskal presoa baldintzapean aske geratu da, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak hala ebatzita. Atristainek hamahiru urte baino gehiago egin ditu preso. Hirugarren graduan zegoen 2023ko abenduaren bukaeratik, eta martxotik baliabide telematikoekin ari zen zigorra betetzen, etxean.