Skip to main content

Zerbitzu publikoa indartzeko, "partidak" aldatzea proposatu dio Elkarrekin Podemosek gobernuari

Politika

Elkarrekin podemosek gaur aurkeztu ditu, Eusko Jaurlaritzaren proiektua hobetzeko proposamenak Bilboko egoitzan egindako prentsaurrekoan. 6 izan dira, hain zuzen Miren Gorrotxategi Eusko Legebiltzarreko diputatuak mahai gainean jarritako funtsezko ardatzak, zerbitzu publikoa indartzeko helburuarekin.
Eusko Legebiltzarreko diputatuak; hezkuntzan, euskal eskola publikorako plan estrategikoan, osasungintzan, ingurumena eta trantsizio energetiko proiektuetan, etxebizitzan eta Euskarari dagozkion aspektue, aurrekontu eta betebeharretan zentratu ditu eskaera eta proposamenak.
Guggenheim Urdaibain EZ aipatu eta defendatu duen arren Gorrotxategik, Emakunde Berriz lehendakaritzara bueltatu behar dela aitortu du. Batik bat, 32 urteren ondoren adituen iritzien kontra lehendakaritzatik kentzeko erabakiari buelta eman behar zaiola esanez.