Skip to main content
bannerra

Albisteak

Egun batzuetako irteera baimena lortu du Ekaitz Ezkerra euskal presoak

Berria: politika - duela 17 min 42 seg
Ekaitz Ezkerra Laspeñas euskal presoak joan den urrian sei eguneko irteera baimen arrunta jaso zuen, Sorturen Presoen Batzordeko iturrietatik BERRIAk jakin duenez, eta, beste auto judizial bati esker, berriro erdietsi du kartzelatik egun batzuetarako irteteko balekoa. Horrelako baimenak jaso dituen EPPK-ko hirugarren kidea da Ezkerra donostiarra. Burgosko (Espainia) espetxean dago, bigarren ...
Kategoriak: Aktualitatea

Gobernantza aztergai Eusko Ikaskuntzaren azkenaurreko kongresu saioan

Berria: politika - duela 20 min 39 seg
Eusko Ikaskuntzaren mendeurreneko kongresuak beste pauso bat emango du bihar, ostiralez, Donostian. Bertan jorratuko dute gobernantza demokratikoaren arloa, ikuspegi ugaritatik. Izan ere, hizpide izango dituzte, besteak beste, erabakitzeko eskubidea, lurralde arteko lankidetza, Europako Batasunaren integrazio prozesua, kohesioa eta abar. 09:30etik 19:00etara elkartuko dira, Tabakaleran.

Polizia gehiegikerien legea moldatzea eztabaidatuko du Eusko Legebiltzarrak

Berria: politika - duela 25 min 43 seg
Polizia gehiegikerien biktimentzako legea moldatzeko ekinaldiak lehen urratsa egin du, Eusko Legebiltzarrean. Osoko bilkurak eztabaidarako onartu ditu EAJk eta PSE-EEk aukeztu dituzten aldaketak. Moldaketa horiek Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin adostu ...

Nafarroako pentsiodunen erdiek 800 euro baino gutxiago jasotzen dute

Argia: haria - duela 28 min 19 seg
64.209 pentsiodunek 800 euro baino gutxiago jasotzen dituzte. Soldatetan arrakala ere nabarmena da emakume eta gizonen artean: emakume pentsiodunek %40 gutxiago jasotzen dute. Comisiones Obreras sindikatuak egindako txostenaren datuak dira.
Kategoriak: Aktualitatea

"Pertsonak helburu" ala aitona-amonak negozio?

Argia: haria - duela 32 min 19 seg
EAJk agintzen duen Gipuzkoako Foru Aldundiak kanpora begira eman nahi duen irudia honako hau da: modernoa, garai berrietara egokitua, lurralde aurreratua, berdintasunarekin inplikatua, kontziliazioaren aldekoa, pertsona helburu... Bide horretan badu zer eginik ordea! Errealitatea deskribatzetik oso urrun dauden hitzak baitira. GFAk kudeatzen duen Egogaineko nagusien egoitza da honen adibide.
Kategoriak: Aktualitatea

Hamaika urteko espetxe-zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari, adin txikiko batez sexualki abusatzeagatik

Argia: haria - duela 33 min 19 seg
Bizkaiko Auzitegiak hamaika urteko espetxe-zigorra, beste hamaika urteko inhabilitazioa eta biktimarengatik hamabost urteko urruntze-agindua ezarri dio irakasleari, sexu abusuen delitua urratzea egotzita.
Kategoriak: Aktualitatea

Larunbatean izanen dira Aitor Sarasuaren ehorzketak

naiz.info - duela 42 min 19 seg
Itsasuko elizan eginen diote azken agurra bertsulariari, goizeko 11etan. Berrogei eta hamar urteren bueltan zendu da, aspalditik zuen eritasun baten ondorioz.
Kategoriak: Aktualitatea

AEBetako mugara heltzen hasiak dira migratzaileak

Berria: mundua - duela ordu 1 min 1
Milaka kilometroko bidea: Tapachulatik Tijuanara, errepidez, 3.923 kilometroko tartea. Beroa eta hotza. Gosea, bakardadea, beldurra. Negarra eta kemena. Horiek guztiak igarota eta gaindituta heldu dira ...
Kategoriak: Aktualitatea

11 urteko kartzela zigorra ezarri diote 'Gaztelueta kasuko' auzipetuari

Berria: gizartea - duela ordu 1 13 min
Leioako (Bizkaia) Gaztelueta ikastetxean sexu abusuak salatu zituen gaztearen testigantza aintzat hartuta, 11 urteko kartzela zigorra ezarri diote auzipetuta zegoen irakasleari. Gaur goizean eman du epaia Bizkaiko Epaitegiak. Helegitea jar daiteke epai honen...
Kategoriak: Aktualitatea

Adierazpen-askatasuna auzitan Sopelan

Argia: haria - duela ordu 1 46 min
Isuna ordaindu behar izateaz gainera, urtarrilaren 15ean epaituko dituzte Sopelako hondartzan egindako horma-irudiengatik bederatzi lagunak, Getxoko Justizia Jauregian; muralen garbiketa eurek ordaintzea gura du Udalak. Azaroko osoko bilkuran mozioa aurkeztuko dute, eta batzarraren aurretik elkarretaratzea egingo dute.
Kategoriak: Aktualitatea

Euroliga Gasteizen: akordioak ez duela legea betetzen azaleratu dute bi txosten teknikok

Argia: haria - duela ordu 1 49 min
Gasteizko Udalaren bi txosten teknikok zalantzan jarri dituzte bertako instituzioek Euroligarekin sinatutako akordioaren hainbat puntu, Arabako hiriburuak jasoko duen 2019ko Final Four saskibaloi finalaren harira,

Tolosaldea Buseko langileek akordio "ona" adostu eta bederatzi hilabeteko greba utzi dute

Argia: haria - duela ordu 1 53 min
Duela hilabete Tolosaldea Bus enpresarekin zerbitzua azpikontratatzearen inguruko negoziaketekin hastea lortu ostean, besteak beste %15eko soldata igoera adosten duen akordioa gauzatu dute langileek.
Kategoriak: Aktualitatea
Gizartea

Manifestazio anitza eta jendetsua Orain Presoak antolatuta Donostian

admin, 2018-10-22

Orain Presoak dinamikak antolatuta, 40.000 lagun batu ziren larunbatean Donostiako kaleetan egindako manifestazioan. Antolatzaileen hitzetan, orain arteko manifetaziorik anitzena eta zabalena izan zen asteburukoa. Lau aldarrikapen: urrunketa politika amaitzea, larriki gaixorik dauden presoak etxeratzea, lehen graqduaren iraunkortzea eten eta gradu aldaketak ahlbidetzea eta Frantziako kartzela-zigor urteak zenbatzea

 
Politika

80. hamarkada hasierako borroken kontaketa grafikoa

admin, 2018-09-28

Bigarren pegatina liburua argitaratu berri du Euskal Memoriak. Hiru alez osaturiko bilduma horretan, Euskal Herriko hainbat borrokaren kontaketa modu grafikoan jaso dute.

 
Artea

Fantrobia saria eman diote Paul Urkijori

j.jubera, 2018-05-10

Fantrobi saria eman diote Paul Urkijo zinemagile Gasteiztarrari. Errementari, bere azken filma, eta fantasiazko generoan izandako ibilbide oparoarengatik eman diote saria, FANT Bilboko zinemaldi fantastikoaren 24. edizioan.

 

Gorka Knorr

a.ortega, 2017-09-29

Gorka Knorr-ekin izan gara eta zenbait titular utzi dizkigu, besteak beste, Euskal Herrian, alderdiek zirt edo zart egin beharko dutela, eta erabaki estatus berri baterantz bidea egingo duten, ala batzordeak osatzen segituko duten. Eusko Alkartasunako legebiltzarkide ohiaren iritziz, azken bide horrek ez dauka etorkizunik.

 

Gure Esku Dagok manifestazioa deitu du irailaren 30ean Bilbon

a.ortega, 2017-09-29

Espainiako Estatuak Katalunian ezarritako “de faktozko salbuespen egoera”-ren aurrean, Gure Esku Dagok manifestazioa deitu du larunbatean Bilbon. Mobilizazioa, 17:30ean abiatuko da Kasillatik, “Demokrazia, erabakitzeko askatasuna” lemapean. Martxak, EAJ, EH Bildu, ANC Euskal Herria eta Independentistak sarearen babesa jaso du dagoeneko. Antolatzaileak atxikimendu gehiago bilduko dituzte hurrengo orduetan, bai eremu politikoan baita sindikal zein sozialean ere.

 

Bartzelonatik: CUP-en ekitaldia erreferendumaren kanpainan

a.ortega, 2017-09-29

Kanpainako azken ekitaldia egin du CUP alderdiak, Bartzelonan. Kataluniaren norabidea aldatzeko aukeratzat jo dute independentzia: Frankismoarekin behingoz hautsi, eta herri libre eta duina eraikitzeko aukeratzat.