Skip to main content

Albisteak

EAJ: «Erantzun irmoa jasoko du Estatutua puskatzen duenak»

naiz.info - ig., 2019-04-21 15:25
Jeltzaleak Bilbon ospatzen ari dira Aberri Eguna, aurten zendutako Xabier Arzallusen hitzak oroituz: «Ez dago lasterbiderik gailurrera igotzeko, bideari jarraitu behar zaio, mantsoago, mendia inguratuz; iritsiko gara, seguru».
Kategoriak: Aktualitatea

Otegi: "Ezkerreko independentismoak milioi bat boto lortzea da erronka"

Berria: politika - ig., 2019-04-21 14:08
Espainian eskuin muturra geldiaraztea da EH Bilduren lehen helburua, eta horretarako milioi bat boto lortzeko erronka jarri dio alderdiak bere buruari. Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak argi utzi du eskubide eta askatasunetan aurrera egitea dela euren asmoa, eta horretarako urratsak egin behar direla, "su motelean egositako kontraerreformena ez da aukera bat guretzako, horrek ere atzeraka ...
Kategoriak: Aktualitatea

Mila bat lagun Donibane Garaziko karriken gaindi

naiz.info - ig., 2019-04-21 13:53
Aberri Eguna kari mila bat lagun Donibane Garaziko karriken gaindi ibili dira. Egun osoko animazioak abiatu dira gero Merkatu Estalian. «Hemen eraiki, hemen erabaki" egikaritzeko engaiamendua berretsi dute frantses gobernuaren mespretxuaren aurrean.
Kategoriak: Aktualitatea

Zentralizazio gutxiago eta "euskal estatu gehiago" eskatu du Urkulluk

Berria: politika - ig., 2019-04-21 13:44
Hauteskunde kanpainan jeltzaleak "tolerantziarik eza eta jazarpena" jasaten ari direla salatu du Bilbon Iñigo Urkullu lehendakariak. Aberri Eguneko ekitaldian egin ditu adierazpenok buruzagi jeltzaleak, eta nabarmendu du "abertzale" izateak berarekin dakarrela "autogobernua bultzatzea, eskumenez eskumen". "Euskal estatu gehiago" eskatu du Urkulluk Bilboko Plaza Barrian egindako agerraldian, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Indartsu iritsi dira gazteak Topaguneko azken txanpara

naiz.info - ig., 2019-04-21 11:30
Azken txanpan sartu da jada Lemoako gazte topagunea, baina oraindik bada denbora ikasi eta gozatzeko. Saharari, Brexitari eta irlandar prozesuari begiratu diote arratsaldean, eta euskal andre langileen ibilbideari ere bai.
Kategoriak: Aktualitatea

Sri Lankan 200dik gora hildako eragin dituzte hainbat leherketek

Berria: mundua - ig., 2019-04-21 08:44
Sarraskia eragin dute erasotzaileek Sri Lankan. Azken orduetako informazioaren arabera, oraingoz 207 dira hildakoak eta 450 inguru zaurituak, azken horietako asko oso larri. Sei leherketa eragin dituzte ordu erdiko tartean, horietako hiru elizetan eta beste hiru hoteletan. Horietatik bi atentatu suizidak izan direla uste dute segurtasun indarrek. Lehen sei leherketak goizeko lehen orduan ...
Kategoriak: Aktualitatea

Sri Lankan 185 hildako eragin dituzte hainbat leherketek

Berria: mundua - ig., 2019-04-21 08:44
Sarraskia eragin dute erasotzaileek Sri Lankan. Azken orduetako informazioaren arabera, oraingoz 185 dira hildakoak eta 400 inguru zaurituak, azken horietako asko oso larri. Sei leherketa eragin dituzte ordu erdiko tartean, horietako hiru elizetan eta beste hiru hoteletan. Horietatik bi atentatu suizidak izan direla uste dute segurtasun indarrek. Lehen sei leherketak goizeko lehen orduan ...
Kategoriak: Aktualitatea

Ehundik gora hildako eragin dituzte sei atentatuk Sri Lankan

Berria: mundua - ig., 2019-04-21 08:44
Sarraskia eragin dute erasotzaileek Sri Lankan. Azken orduetako informazioaren arabera, oraingoz 138 dira hildakoak eta 400 inguru zaurituak, azken horietako asko oso larri. Sei leherketa eragin dituzte ordu erdiko tartean, horietako hiru elizetan eta beste hiru hoteletan. Horietatik bi atentatu suizidak izan direla uste dute segurtasun indarrek. Colombon, hiriburuan, izan dira atentatuetako ...
Kategoriak: Aktualitatea

Gutxienez ehun hildako eragin dituzte sei atentatuk Sri Lankan

Berria: mundua - ig., 2019-04-21 08:44
Sarraskia eragin dute erasotzaileek Sri Lankan. Azken orduetako informazioaren arabera, ehun dira hildakoak eta 250 inguru zaurituak, azken horietako asko oso larri. Sei leherketa eragin dituzte ordu erdiko tartean, horietako hiru elizetan eta beste hiru hoteletan. Colombon, hiriburuan, izan dira atentatuetako lau, Cinnamon Grand, Kingsbury eta Shangri-La hoteletan eta San Antonio elizan. ...
Kategoriak: Aktualitatea

Narrazio nazional propio baten zantzurik ez Twitterren

naiz.info - ig., 2019-04-21 03:40
Hauteskunde kanpainak Euskal Herriko Twitesferan daukan eragina eta isla monitorizatzen ari dira Orbegozo eta Morales, eta apirilaren 28rako oraindik astebete falta bada ere, zenbait ondorio aurreratu daitezke jada.
Kategoriak: Aktualitatea

Espetxe politika. Atea ireki al da zerbait?

Berria: politika - ig., 2019-04-21 00:00
Datuek diote: PSOEren gobernuak aurrerapauso batzuk egin ditu espetxe politikan. Baina galdera da: nahikoa egin du, ala gehiago egin zezakeen? Edo galdetu daiteke auzia konpontzen hasteko ireki ote duen atea zerbait. EAJk, Sortuk eta Foro Sozialak uste dute gehiago egin zezakeela; PSE-EEk ontzat jo du egindakoa. PSOE iazko ekainetik Moncloan denetik, nagusiki gertatutakoa da: 27 euskal presori ...
Kategoriak: Aktualitatea

NAPOLEONEK SUNTSITU ZUEN EUSKAL HERRIA OROITZEN

naiz.info - ig., 2019-04-21 00:00
«1813-1814 Euskal Herria Napoleonen tropek suntsitua» oroitarria inauguratuko dute astelehenean Saran. Lapurdi 1609 elkartearen eskutik, herri mugimenduek erakundeekin bat egin dute, eta ekitaldian denen parte hartzea izanen da, Pirinioen bi aldeetatik.
Kategoriak: Aktualitatea

Narrazio nazional propio baten zantzurik ez Twitterren

naiz.info - ig., 2019-04-21 00:00
Hauteskunde kanpainak Euskal Herriko Twitesferan daukan eragina eta isla monitorizatzen ari dira Orbegozo eta Morales, eta apirilaren 28rako oraindik astebete falta bada ere, zenbait ondorio aurreratu daitezke jada.
Kategoriak: Aktualitatea
Mundua

Gaza bonbakatu du Israelek, Tel Avivera bideratutako bi koheteri erantzun gisa

admin, 2019-03-15

Gazako 100 puntu inguru bonbakatu ditu Israelek, Gazatik Tel Avivera bidalitako bi koheteri erantzun gisa. Israelgo armadak zabaldutako informazioaren arabera,erasotako jomuga horien artean leudeke koheteak egiteko lurpeko instalazio batzuk eta Hamasen egoitzak, besteak beste.

 
Politika

Dimisioa eman du Jon Darpon osasun sailburuak

admin, 2019-03-14

Dimisioa eman du Jon Darpon, Jaurlaritzako osasun sailburuak. Datorren astean gaitzetsi behar zuen eusko legebiltzarrak sailburua, Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoan izandako irregulartasunak direla eta, baina hori baino lehen zuzenean dimisioa ematea erabaki du Darponek.

 
Politika

Kongresu eta senatura ERCrekin bat eginda aurkezteko erabakia berretsi du EH Bilduk

admin, 2019-03-11

Kongresu eta senaturako hauteskundeetan ERC-rekin bat eginda aurkezteko erabakia berretsi du gaur goizean EH Bilduko Mahai politikoak. Bileraren ondoren eskainitako prentsaurrekoan, Arnaldo Otegi, koordinatzaile nagusiak gaineratu du akordioak irekita jarraitzen duela oraindik ere, eta posible dela beste alderdiren bat ere gehitzea.

 
Gizartea

Atzera bueltarik ez duen iraultza feminista Donostian

admin, 2019-03-08

Milaka lagun bildu dira Donostian, Euskal heriko mugimendu Feminsitak deitutako manifestazioarekin bat egin eta heteropatriarkatu kapitalista salatzeko.

 
Gizartea

Emakume uholde batek hartu du Donostia Martxoaren 8ko mobilizazioetan

admin, 2019-03-08

Milaka emakumek egin dute bat Gipuzkoako hiriburuan Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolatutako mobilizazioekin. Hiriako hainbat txokotan ibili diren manifestazio, kazerolada, gurpildun martxa eta gainontzekoak Boulevardean batu dira eguerdiko ekitaldi nagusirako.

 
Gizartea

171 egun greban soldata arrakala salatzen, Martxoaren 8aren bezperan

admin, 2019-03-07

171 egun daramatzate dagoeneko greban epaitegietako eta polizia etxeetako garbitzaileek. Martxoaren 8aren bezperan, Eusko Jaurlaritzak Donostian duen egoitzaren atarian egindako elkarretaratzean salatu dute soldata arrakala kasu baten aurrean zerbait egiteko aukera duela Urkulluren gobernuak. Hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatu dute.