-ANIMATION.gif)
Esne Beltza taldeak bere zazpigarren diskoa kaleratu du. Lanak 10 kantu ditu eta hainbat kolaborazio. R.I.P.-eko baterijole Txerra, Tremenda Jauria, Pupil•les, Olatz Salbador eta Cuatro Besos de Propina-k hartu dute parte diskoan. Urtebetez aritu dira diskoan lanean, zer nahi zuten argitzeko, diotenez. Emaitza, egunera arte taldeak egin duen diskorik elektronikoena da. Durangoko Plateruenan aurkeztuko dute zuzenean, Abenduaren 6an.
Cristina Uriartek Irun eta Hondarribiako Alarde baztertzailea babestu zuela eta, Steilasek bere dimisioa eskatu du.
Orain Presoak dinamikak antolatuta, 40.000 lagun batu ziren larunbatean Donostiako kaleetan egindako manifestazioan. Antolatzaileen hitzetan, orain arteko manifetaziorik anitzena eta zabalena izan zen asteburukoa. Lau aldarrikapen: urrunketa politika amaitzea, larriki gaixorik dauden presoak etxeratzea, lehen graqduaren iraunkortzea eten eta gradu aldaketak ahlbidetzea eta Frantziako kartzela-zigor urteak zenbatzea
Bigarren pegatina liburua argitaratu berri du Euskal Memoriak. Hiru alez osaturiko bilduma horretan, Euskal Herriko hainbat borrokaren kontaketa modu grafikoan jaso dute.
Fantrobi saria eman diote Paul Urkijo zinemagile Gasteiztarrari. Errementari, bere azken filma, eta fantasiazko generoan izandako ibilbide oparoarengatik eman diote saria, FANT Bilboko zinemaldi fantastikoaren 24. edizioan.
Gorka Knorr-ekin izan gara eta zenbait titular utzi dizkigu, besteak beste, Euskal Herrian, alderdiek zirt edo zart egin beharko dutela, eta erabaki estatus berri baterantz bidea egingo duten, ala batzordeak osatzen segituko duten. Eusko Alkartasunako legebiltzarkide ohiaren iritziz, azken bide horrek ez dauka etorkizunik.