Skip to main content
bannerra

Albisteak

ARGIAren aurkako salaketak erreakzio eta elkartasun mezu ugari eragin ditu

Argia: haria - ar., 2019-02-05 13:01
ARGIAk jakinarazi du salatu egin dutela bi ertzainek hizkuntza eskubide urraketa batez informatzeagatik. Sarean arrabotsa eragin du kasuak. Erreakzioak biltzen ari gara.
Kategoriak: Aktualitatea

«Lumaren harrotasuna» aldarrikatuko du Zinegoak jaialdiak aurtengo edizioan

naiz.info - ar., 2019-02-05 12:54
Zinegoak jaialdiaren 16. edizioa otsailaren 18tik martxoaren 3ra ospatuko da. Bilborock, Golem eta BilbaoArte izango dira egoitza nagusiak, eta bertan sexu aniztasunari lotutako hainbat gai landuko dira 140 ekimen baino gehiagorekin.
Kategoriak: Aktualitatea

ARGIAren aurkako salaketa eragin duen Ertzaintzaren hizkuntza urraketa agerian

Argia: haria - ar., 2019-02-05 12:46
ARGIA salatu dute bi ertzainek hizkuntza eskubide urraketa batez informatzeagatik. Ertzaintzak uztailaren 27an sinatutako gutun batean barkamena eskatu zuen hizkuntza eskubideak urratzeagatik egun hartan. Orain jakin da ordea, hizkuntza eskubidea urratu zioten pertsonari Mozal Legeaz isuna jarri eta ...
Kategoriak: Aktualitatea

Jaurlaritzak atzera bota du DSBE, funtzionarioak eta itunpeko hezkuntza lotzen duen lege proposamena

Berria: ekonomia - ar., 2019-02-05 12:28
Azkenean, banan bana bozkatuko dira Eusko Legebiltzarrean DSBE diru sarrerak bermatzeko errentaren igoera, funtzionarioen soldataren igoera eta itunpeko hezkuntzak jasoko duen diru laguntza berria. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek behin eta berriro eskatu ...

Independentistak Sareak ez du inolako deialdirik egingo aurtengo Aberri Egunean

naiz.info - ar., 2019-02-05 12:20
Aurten Independentistak Sareak Aberri Eguneko deialdirik ez egitea erabaki du eta ez du ez manifestaziorik ez inolako ekitaldirik antolatuko. Aberri Egun «bateratu» bat antolatzea ez dutela lortu ondorioztatuta eta, adierazi dutenez, aurten hauteskundeak gertu izanen direla kontuan hartuta «ez dago mezua gizarteratzeko aukerarik alderdien arteko lehia eta konfrontazioaren ...
Kategoriak: Aktualitatea

DSBE, funtzionarioak eta itunpeko hezkuntza bateratzen zituen lege proposamena atzera bota du Jaurlaritzak

Argia: haria - ar., 2019-02-05 12:13
Hiru gaiak batera bildu asmo zuen lege proposamena ez da heldu Eusko Legebiltzarraren mahaira, honen aldekoak gutxiengoa zirenez erretiratu egin baitu exekutiboak.
Kategoriak: Aktualitatea

Artur Mas 2020ko otsailera arte inhabilitatu du Kataluniako Auzitegi Nagusiak

Berria: mundua - ar., 2019-02-05 12:04
Artur Mas Kataluniako presidente ohia bi urteko inhabilitazioarekin zigortu zuen Kataluniako Auzitegi Nagusiak, Espainiako Konstituizioa desobeditzea leporatuta. 2017ko otsailean epaitu zuten Joana Ortega eta Irene Rigau bere gobernuko ...
Kategoriak: Aktualitatea

ARGIA salatu dute bi ertzainek hizkuntza eskubide urraketa batez informatzeagatik

Argia: haria - ar., 2019-02-05 12:00
22125 eta 23044 gisa identifikatu diren bi ertzainek salaketa jarri dute Donostiako Instrukzioko 2. zenbakiko epaitegian, ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzen aurka, joan den maiatzaren 21ean Donostian pertsona bati hizkuntza eskubideak nola urratu zizkioten grabatu eta zabaltzeagatik. “Irainak” egotzita bide penaletik salaketa jarri diote eta martxoaren 20an Donostiako epaitegian ...
Kategoriak: Aktualitatea

Seaskak "borrokak eta ametsez" betetako 50 urte bete dituela ospatuko du

Berria: gizartea - ar., 2019-02-05 11:59
Agerraldia egin dute gaur goizean Seaskako arduradunek 50. urtemugaren harira antolatu dituzten ekitaldiak iragartzeko. 1969an ikastolen sareak lehen urratsak egin zituela gogora ekarri dute eta bidean "oztopo" asko izan badira ere, errealitate sendoa dutela egun "Orain dela hamar urte ikasleen %5 eskolatzen genuen. Gaur egun, %10, eta hamar urteren buruan %20era hurbilduko gara". 36 zentro ...
Kategoriak: Aktualitatea

Serbiak atzera bota du Belgradeko erraustegi proiektua, aurkako mugimenduari arrazoi emanda

Argia: haria - ar., 2019-02-05 11:50
Ne Davimo Beograd mugimenduak aurkeztutako helegiteei arrazoi emanda, Serbiako gobernuak baliogabetu egin du Ingurumen ministerioak emandako ingurumen baimena Belgrado (1.700.000 biztanle) hiriburuko Vinca auzoan eraiki nahi zuten erraustegi berriarentzat. Prozedura osoa hasieratik errepikatzera behartu du.
Kategoriak: Aktualitatea

Independentistak sareak aurten ez du antolatuko Aberri Eguna

Berria: politika - ar., 2019-02-05 11:45
Independentistak sareak aurten ez du deituko Aberri Eguneko ekitaldira, ez duelako lortu, joan den urrian proposatu bezala, "Aberri Egun bateratua" antolatzerik. Haren esanetan, aurtengo eguna -apirilak 21- Hego Euskal Herriko maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeen kanpainaren hasieraren atarian izango dela eta, EAJk eta EH Bilduk euren ekitaldiak egingo dituzte orduan, eta, hortaz, uste du ...
Kategoriak: Aktualitatea

50 urteko «abentura» ospatuko du Seaskak datozen asteetan

naiz.info - ar., 2019-02-05 11:29
50 urte beteko ditu aurten Seaskak Ipar Euskal Herrian euskararen alde lanean eta hainbat ekimen antolatu dituzte ospakizunetarako. Otsailaren 16an Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko zortzi finalistak elkartuko dituzte Bectso saioan, 14an ETBko Go!azen telesail musikala izanen da protagonista eta 16an Berri Txarrak, Willis Drummond, Txakatuak, Diabolo Kiwi eta Xiberootsen kontzertua ...
Kategoriak: Aktualitatea
Gizartea

Herritarrekin egindako partaidetza lana liburura eraman du Gipuzkoako aldundiak

L.Ferro, 2014-02-10

Gipuzkoako Foru Aldundiak liburu bat aurkeztu du. Bertan azken bi urteetan herritarrekin egindako lana azaltzen da; herritarren testigantzak, bileretako gaiak, euren kezkak... Partaidetza sustatzea zen aldundiaren asmoa.

 
Sindikatuak

MCCk eta Fagor Etxetresnak-ek langileak gutxietsi dituztela salatu du ELA sindikatuak

A.Azkue, 2014-02-10

MCCk eta Fagor Etxetresnak-ek langileak mespretxatzen dituztela salatu du ELA Sindikatuak. Grumal eta Edesa ixtea erabaki dutela azaldu du sindikatuak, eta bazkide ez diren langile guziak kaleratuko dituztela aurreratu du. ELAren ustez, erabaki hauek hartuta multinazional zikoitzen pare jokatu dute Fagorrek eta Mondragonek, 335 langileren egoera axola ez zaiela garbi utziz.

 
Atxilotuak / presoak

Bellonen heriotza kartzelako baldintzek eragin zutela diote hainbat eragilek

L.Pereiro, 2014-02-07

Arkaitz Bellon berez eta bat-batean hil zela ondorioztatu dute atariko bi autopsiek. Nolanahi ere, zenbait froga eta azken txostena falta dira. Etxeratek eta beste hainbat eragilek egindako elkarretaratzean salatu dute, Elorrioko presoak hamahiru urtean kartzelan izandako baldintzak erabakigarriak izan direla heriotzean. Mobilizazioak iragarri dituzte.

 
Etorkinak

Etorkinak osasun arretarik gabe uztea legez kanpokoa da

A.Azkue, 2014-02-07

Paperik ez duten etorkinak osasun arretarik gabe uztea legez kanpokoa dela ebatzi du eskubide sozialak babesteaz arduratzen den Europako batzordeak. Espainiako Gobernuak 2012an onartu zuen paperik ez duten etorkinei osasun txartela izateko aukera kentzea. Hego Euskal Herrian etorkinek balditza jakin batzuk bete behar dituzte arreta jasotzeko eskubidea izateko. SOS Arrazakeria elkarteko kideei berriaren inguruan galdetu diegu.

 
Gizartea

Herri Urratsek Frantziari "hordagoa" bota nahi dio

L.Ferro, 2014-02-07

Frantziak egindako erasoen aurrean babes zabala lortu nahi dute aurtengo Herri Urratsen. Maiatzaren 11n izango da zita. Eta, urtero bezala, euskara eta Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia euskaldunen elkargune izatea dute helburu.

 
Kultura

Hamaika Telebistak eta Usurbilgo Udalak hitzarmena sinatu dute

L.Ferro, 2014-02-07

Hamaika Telebistak eta Usurbilgo Udalak hitzarmena sinatu dute gaur goizean Usurbilgo udalean. Honi esker, Hamaika Telebistak 6000 euroko dirulaguntza jasoko du. Trukean, telebistak Usurbilgo ekimenen berri emango du. Mertxe Aizpurua alkateak adierazi du beharrezkoa dela erakundeek halako ekimenetan parte hartzea. Bestalde, Iñaki Uria Hamaika Telebistako zuzendariak esan du etorkizunean ere beharrezkoa izango dela halako hitzarmenak egitea.