Skip to main content
bannerra

Albisteak

Hezur hondarrak aurkitu dituzte Espainiako Bankuaren inguruko lanetan

Alea.eus - og., 2019-10-03 18:54
San Frantzisko komentuaren portikoaren hondakin batzuk ere agertu dira obretan.
Kategoriak: Aktualitatea

Mikel Urrutikoetxea ez da osatu eta uko egin dio kaiolan jokatzeari

naiz.info - og., 2019-10-03 18:20
Asteburu honetako partidetako galtzaileen artean tantorik gehien egiten duen pilotariak beteko du Zaratamokoaren lekua final laurdenetako ligaxkan.
Kategoriak: Aktualitatea

Epaileak absolbitu egin du Aingeru Zudaire "itsu" uzteagatik akusatutako polizia

Berria: gizartea - og., 2019-10-03 18:06
Orain zazpi urte, 2012ko irailaren 26an, Iruñea, murrizketen aurka egindako greba orokor baten manifestazio batean Espainiako Poliziaren gomazko pilota batek jo zuen Aingeru Zudaire (Atarrabia, Nafarroa, 1983). Auzia argitzeko hirutan jo du epaitegira, baina 2016ra arte kasua hirutan artxibau dute. Fermin Otamendi aritu zen epaile, eta 2014an artxibatu egin nahi izan zuen, baina Nafarroako ...
Kategoriak: Aktualitatea

2008tik %48 okertu da pobrezia larrian daudenen egoera, ELAren arabera

Berria: gizartea - og., 2019-10-03 18:05
Pobrezia eta ezberdintasun sozialak handitu egin dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan azken hamar urtean. Hala ondorioztatu du ELAk, Eusko Jaurlaritzak iazko abuztuan argitaratutako Pobreziaren eta Gizarte Ezberdintasunen Inkesta oinarri harturik. Galdeketa bi urtean behin egiten da, eta 2008an egin zen estreinakoz; hortaz, sindikatuak bi parametrotan alderatu ditu emaitzak: hamar urteren buruan ...
Kategoriak: Aktualitatea

Urriaren 24an aurkeztuko dute Gasteizen 'El Silencio de la Ciudad Blanca'

Alea.eus - og., 2019-10-03 17:51
Eva Garcia Saenz de Urturi idazle gasteiztarraren liburua oinarri duen filma Europa jauregian aurre estreinatuko dute.
Kategoriak: Aktualitatea

Aramaioko eskolak badu eskatutako langile kopurua eta mota

Alea.eus - og., 2019-10-03 17:50
Hala ere, poza ez da erabatekoa, Aramaion denbora zeramaten bi lagun joan egin direlako, eta haien funtzio bera betetzera beste bi etorri. Prozesuan izandako akatsak salatu dituzte, eta herriaren eta eskolaren berezitasunak aintzat hartzeko eskatu dute.
Kategoriak: Aktualitatea

Aingeru Zudaire pilotakada batek itsu utzi zuela ebatzi, baina akusatutako polizia absolbitu dute

Berria: gizartea - og., 2019-10-03 17:28
Orain zazpi urte, 2012ko irailaren 26an, Iruñea, murrizketen aurka egindako greba orokor baten manifestazio batean Espainiako Poliziaren gomazko pilota batek jo zuen Ainger Zudaire (Atarrabia, Nafarroa, 1983). Auzia argitzeko hirutan jo du epaitegira, baina 2016ra arte kasua hirutan artxibau dute. Fermin Otamendi aritu zen epaile, eta 2014an artxibatu egin nahi izan zuen, baina Nafarroako ...
Kategoriak: Aktualitatea

2008tik %48 hasi da pobrezia larrian daudenen egoera, ELAren arabera

Berria: gizartea - og., 2019-10-03 17:25
Bizkai, Gipuzkoa eta Araban pobrezia eta ezberdintasun sozialak handitu egin dira azken hamarkadan. Hala ondorioztatu du ELAk, Eusko Jaurlaritzak iazko abuztuan argitaratutako Pobreziaren eta Gizarte Ezberdintasunen inkesta oinarri harturik. Galdeketa bi urtean behin egiten da, eta 2008an egin zen estreinakoz; hortaz, bi parametrotan alderatu ditu emaitzak sindikatuak: hamar urteren buruan ...
Kategoriak: Aktualitatea

Euskaltelek Garcia Erauzkin lehendakaria ordezkatzeko prozesua hasi du

Berria: ekonomia - og., 2019-10-03 17:17
Euskaltelek CNMV Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeari jakinarazi dionez, joan den uztailean erabaki zuten, aho batez, lehendakaria ordezkatzeko prozesua hastea. Alberto Garcia Erauzkin lehendakariak konpainiari esan zion "arrazoi pertsonalengatik" ez dela berriz kargura aurkeztuko datorren urtean. Euskaltelek zehaztu du "oraingoz ez dela bukatu prozesu hori, eta ez dela hartu behin betiko ...
Kategoriak: Aktualitatea

Ustelkeriaren Aurkako Bulegoa sortzea erabaki du Eusko Legebiltzarrak

Argia: haria - og., 2019-10-03 17:16
Alderdi Popularraren abstentzioa salbu, gainerako talde politikoek babestu dute EH Bilduk mahai gainean jarritako proposamena.
Kategoriak: Aktualitatea

Epaileak errugabetzat jo ditu G7aren goi-bilerak iraun bitartean atxilotutako hiru pertsona

Argia: haria - og., 2019-10-03 17:14
Atxilotuak izan ziren zortzi pertsonaren kontrako epaiketa egin da asteartean, eta hiru errugabetzat jo ditu epaileak. Abuztutik espetxean dirauten hiru gazte alemaniarrak ere pasa dira epailearen aurretik, baina atxilo jarraituko dute epaia jakin artean.
Kategoriak: Aktualitatea

Lau polizia hil ditu prefeturako langile batek, Parisen

Berria: mundua - og., 2019-10-03 17:11
Funtzionarioa zen erasotzailea bera ere, eta Poliziaren Prefeturan egiten zuen lan, Parisen. Oraindik ezagutzera eman ez diren arrazoiengatik, labana bat hartu eta erasoari ekin dio, bulegoan bertan. Handik atera, eta erasoan jarraitu du, harik eta poliziek bera hil duten arte. Arma automatiko bat baliatu dute horretarako. Erasotzaileak zeramikazko labana erabili du, eta bakarrik egin du ...
Kategoriak: Aktualitatea

Absolbitu egin dute Atarrabiako gazte bati gomazko pilotarekin begia lehertu zion polizia

Argia: haria - og., 2019-10-03 17:10
Oso gertutik jaurtitako pilota baten ondorioz begi batetik erdi itsu geratu zen Aingeru Zudaire gaztea 2012an, greba orokor baten testuinguruan izandako protestetan. Orain, Nafarroako Lurralde Auzitegiak absolbitu egin du pilotakada eman zion Espainiako Polizia.
Kategoriak: Aktualitatea

Valentziako administrazioak gazteleraz egin behar die Katalunia eta Balear Uharteetakoei, dio Espainiako Gobernuak

Argia: haria - og., 2019-10-03 17:00
Espainiako Estatu abokatutzaren ustez, katalanaren batasuna “gertaera akademikoa” baino ez da eta legean oinarrituta ez dagoenez, Valentziako Gobernua beste administrazio katalanei gazteleraz baino ezin zaie zuzendu.
Kategoriak: Aktualitatea
Kultura

Brett Baileyk idatzi du Antzerkiaren Nazioarteko eguneko mezua

A.Zabala, 2014-03-27

Urtero bezala, martxoaren 27arekin Antzerki eguna ospatzen da mundu osoan. Eta urtero, munduko antzerkigile batek manifestu bat idazten du egun honetarako. Hegoafrikako Brett Baley antzerkigileak idatzi du manifestua. Munduko hainbat hizkuntzatara egokitutako manifestu honetan, egun gizarteak bizi duen egoera larria salatzen du Baleyk, eta antzoki eta eszenatokietako artisten aldetik konpromisorako aldarria egiten du.

 
Euskara

Euskal Eskola Publikoaren jaia doinuz jantzi du Siroka taldeak

L.Pereiro, 2014-03-26

Enkarterrietan euskara eta Eskola Publikoaren eskaria gora doazela zabaldu nahi izan dute abesti honekin. Eskaria gora badoa ere, eskaintza publikoak eskaera horiek asetzen ez dituela gogorarazi dute. Izan ere, ez daude nahikoa plaza eskariari kasu egiteko. Euskal Eskola Publikoaren festa ekainaren 1ean egingo dute, Balmasedan.

 
Gizartea

Kristau Eskolen grebak jarraipen handia izan du sindikatuen arabera

A.Zabala, 2014-03-26

Mobilizazioek aurrera jarraituko dute, Kristau Eskoletako murrizketak salatu eta Lan Hitzarmenaren aplikazioa eskatzeko. Horrela adierazi dute sindikatuek. Orain arteko grebak jarraipen zabala izan du, deitzaileen arabera.

 
Gizartea

Gure Nahia elkarteak Kirol Talde Soziala aurkeztu du

B.Gartzia, 2014-03-26

Gure Nahia Elkartasuna, gaixotasun arraroen alde egiten duen elkartea duela bi urte sortu zen. Orain, ordea, Kirol Elkarte Soziala sortzea erabaki dute. Iniziatibaren helburua, gaixo dauden haurrei eta haien familiei laguntza ematea da, haiengan esperantza piztea, eta baita kirola egiten ari diren bitartean haien arazoez ahazten laguntzea ere.

 
Politika

Erabakitzeko eskubidearen defentsa egingo du EH Bilduk Europan

n.Iturri, 2014-03-26

Herrien erabakitze eskubidearen aldeko bozgorailu izan nahi du Europan Euskal Herria Bilduk. Maiatzeko hauteskundeei begira, bere asmoen berri ematen ari da koalizio abertzalea. Gaur eskainitako agerraldian, espainiarra ez dela eredu posible bakarra nabarmendu dute. Bestalde, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako subiranotasun adierazpena bertan behera uztea kritikatu dute.

 
Artea

Katapulta Plataformaren eskutik sortzaileen erakustaldiak izango dira asteburuan Donostian

L.Ferro, 2014-03-25

Katapulta Plataformaren helburua, ideiak eta talentua, berritzeko indarra eta ahalmena duten pertsonak bilatzea da, inguruko sormen gaitasuna ahalik eta gehien garatu ahal izateko. Proiektuaren aurkezpena egiteko hainbat ekimen antolatu dituzte asteburu honetako. Donostia 2016ko egoitzan, Easo kalean, denetariko diziplinak ikusi ahal izango dira kultur sistemaren ahuleziei aurre egiteko helburuarekin.