Skip to main content
bannerra

Albisteak

Hamar urteren ostean, eskuina itzuli da El Salvadorrera

Berria: mundua - al., 2019-02-04 12:23
Kanpainan behin baino gehiagotan esan izan du Nayib Bukelek presidentetzara eskuineko alderdi baten izenean aurkeztu arren, agintera helduz gero independentziaz jokatuko duela. Orain, hitza betetzeko prest ote dagoen ikusi beharko da. Izan ere, hamar urtez agintean egon den FMLN Nazio Askapenerako Farabundo Marti Frontea baztertu eta eskuinaren aldeko hautua egin dute herritarrek. FMLNko ...
Kategoriak: Aktualitatea

Kontzertu sorta eskainiko du Berri Txarrakek Euskal Herrian otsaila eta martxoan

naiz.info - al., 2019-02-04 12:23
Azaroaren 23an esango du agur, Iruñean, Berri Txarrak taldeak. Bidean kontzertu ugari eskainiko dituztela jakina zen, baina gaur hainbat plaza iragarri dituzte otsaila eta martxorako. Gernika, Bilbo, Azpeitia, Lekunberri, Ibarra, Ondarroa, Durango, Gasteiz, Altsasu eta Hazparnen izanen da ´Beude´ izenarekin ezagutzera eman dute bira txiki hau.
Kategoriak: Aktualitatea

Santa Ageda bezperan, oles egitera

naiz.info - al., 2019-02-04 11:51
Santa Ageda eguna izango da bihar eta hura iragartzeko eztarri anitz urratuko dira iluntzean Santa Eske koplak abesten. Badira baina, goiztiar ibili direnak.
Kategoriak: Aktualitatea

Zortzi euro orduko, oporrik eta aparteko pagarik gabe

Berria: ekonomia - al., 2019-02-04 11:47
AHTaren obretan aritu zen Vicente Manuel Lima Carquejo hiruzpalau hilabetez. Egunean hamar orduz egiten zuen lan, orduko zortzi euro kobratuz, oporrik eta aparteko pagarik gabe. Otorduak eurek ordaindu behar izaten zituzten, eta lo, berriz, Zizurkilen bertan ...
Kategoriak: Aktualitatea

Guaido presidente gisa aitortu eta bozetara deitzeko eskatu diote EBko hainbat estatu kidek

Berria: mundua - al., 2019-02-04 11:42
Gauerdian amaitu da ofizialki Europako Batasuneko hainbat estatuk Venezuelari jarritako epea. Zortzi eguneko tartea eman zion Batasunak Nicolas Maduro presidenteari hauteskundeak dei zitzan. Baina hark hasieratik baztertu zuen nazioartearen eskaria, eta horren ordez Asanblea ...

EHE eta Ernaik asteazkenerako prentsaurrekoa deitu dute hizkuntza eskubideen urraketen harira

Argia: haria - al., 2019-02-04 11:39
Euskaraz hitz egiteko eskatzeagatik Ertzaintzak identifikatu zuen pertsona Mozal Legeaz zigortu dutela jakinarazi zuen Ernaik joan den astean. Euskal Herrian Euskaraz taldeak ostiralerako mobilizazioa deitu du. Zehaztasunak asteazkenean Ernairekin batera egingo duen prentsaurrekoan ...
Kategoriak: Aktualitatea

Jaka horien aurkako Poliziaren indarkeria

Argia: haria - al., 2019-02-04 11:37
Jaka horien mobilizazioei gogor erantzun die Frantziako Poliziak. Azken bi hilabetean 100 pertsona larri zauritu direla salatu du Mutilés pour l'exemple kolektiboak, hauetatik 14k begia galdu dute eta beste 4k eskua. Kolektibo honek kaleratutako datuekin bideo labur hau osatu dugu.
Kategoriak: Aktualitatea

Jaka horien aurkako poliziaren indarkeria

Argia: haria - al., 2019-02-04 11:37
Jaka horien mobilizazioei gogor erantzun die Frantziako poliziak. Azken bi hilabetean 100 pertsona larri zauritu direla salatu du Mutilés pour l'exemple kolektiboak, hauetatik 14k begia galdu dute eta beste 4k eskua. Kolektibo honek kaleratutako datuekin bideo labur hau osatu dugu.
Kategoriak: Aktualitatea
Gizartea

Ertzaintza eta Unipapeleko langileen artean istiluak izan dira

L.Ferro, 2014-02-04

Atzo Adunan Unipapeleko langileen eta Ertzaintzaren artean izandako liskarrak lotsagarritzat jo dituzte sindikatuek. Urtarrilaren 20an greba mugagabea hasi zuten langileek Adunako ekoizpenaren zati bat Logroñora eraman nahi baitu Springwater izeneko jabe berriak . Greban egonik, atzo kamioiak enpresatik ateratzeko oztopoak jarri zituzten langileek baina Ertzaintza iritsi eta liskarren ostean kamioiek irtetea lortu zuten.

 
Politika

Gazteek jasandako indarkeria soilik frogatu dela dio Manzisidor abokatuak

L.Ferro, 2014-02-04

Gaur izan dute 6/11 sumarioko auziperatuek azken epaiketa eguna. Ostegunean defentsak absoluzioa eskatu ostean, Kepa Manzisidor abokatuak argudioekin jarrai du. Gazteen aurkako frogek banan-banan balioa galdu duten heinean, frogatu den bakarra gazteek jasandako indarkeria izan dela azpimarratu du.

 
Langabezia

Langabezia tasak gora egin du urtarrilean Hego Euskal Herrian

B.Gartzia, 2014-02-04

Langabezia erregistratuaren tasak gora egin du urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta abenduak baino ia 8500 langabe gehiago utzi ditu urteko lehen hilabeteak. Hala ere, iazko garai bereko datuekin alderatuta, ia 1900 lagun gutxiago daude enplegu bulegoetan izena emanda Hego Euskal Herrian.

 
Politika

EH Bilduk Bilbon aldaketa sustatzeko prozesu parte hartzailea abiarazi du

A.Zabala, 2014-02-04

EH Bilduk aldaketa sustatzea xede izango duen prozesu parte hartzailea abiarazi du. Bilbon horren premiazkoa den aldaketarako oinarriak definitu nahi ditu. Diagnostiko berritu bat egin nahi dute. Koalizioaren ustez, Bilboko udalak azken hamarkadan bultzatu duen hiri ereduak goiza jo du eta auzoen behar izanak eta errealitatea ez direla kontutan hartu gogorarazi dute. Prozesua orain hasi eta 2015eko udaberrira arte luzatuko da.

 
Gaikakoa

Denboraleak gogor jo du Euskal Herriko itsasertza

L.Ferro, 2014-02-03

Igande goizean izan zen unerik gogorrena. Alerta gorria zegoen iragarrita, eta aurreikusitakoa bete zen. Giroa baretu bada ere, asteazkenean beste denborale bat espero da.

 
Kultura

Jon Maia eta Dantzaz konpainia Ongi Etorri ikuskizuna prestatzen ari dira

L.Ferro, 2014-02-03

Ostegunean eskainiko du Dantzaz konpainiak Ongi Etorri izeneko ikuskizuna. Jon Maia koreografoaren lana da. Maiarentzat, euskal dantza tradizionalean aritzen denez, erronka handia da proiektu hau. Ikuskizunaren izenburua, aldiz, Dantzaz konpainiaren isla da, bertatik etengabe igarotzen baitira gazteak, ongi etorri ugari utziaz.