-ANIMATION.gif)
EH Bilduk aldaketa sustatzea xede izango duen prozesu parte hartzailea abiarazi du. Bilbon horren premiazkoa den aldaketarako oinarriak definitu nahi ditu. Diagnostiko berritu bat egin nahi dute. Koalizioaren ustez, Bilboko udalak azken hamarkadan bultzatu duen hiri ereduak goiza jo du eta auzoen behar izanak eta errealitatea ez direla kontutan hartu gogorarazi dute. Prozesua orain hasi eta 2015eko udaberrira arte luzatuko da.
Igande goizean izan zen unerik gogorrena. Alerta gorria zegoen iragarrita, eta aurreikusitakoa bete zen. Giroa baretu bada ere, asteazkenean beste denborale bat espero da.
Ostegunean eskainiko du Dantzaz konpainiak Ongi Etorri izeneko ikuskizuna. Jon Maia koreografoaren lana da. Maiarentzat, euskal dantza tradizionalean aritzen denez, erronka handia da proiektu hau. Ikuskizunaren izenburua, aldiz, Dantzaz konpainiaren isla da, bertatik etengabe igarotzen baitira gazteak, ongi etorri ugari utziaz.
50 erakunde eta eragile sozial baino gehiago biltzen ditu Gune plataformak. Hauen artean LAB eta ELA sindikatuak. Deitutako mobilizazioen bidez pobrezia eta prekarietatea handitzea eragin duten politikak errotik aldatzea exijitu nahi dute. Izan ere, eta bi sindikatuetako idazkari nagusiek azpimarratu duten bezala, pobrezia arazo politikoa da eta ez pertsonala. Martxoaren 3an Bilbon burutuko den protestaren garrantzia azpimarratu dute. Egun horretan goi bilera ekonomikoa izango da Bizkaiko hiriburuan.
San Blas eguna da gaur, eta, tradizioak dioen legez, San Blas opilak izango dira eguneko izarrak. Batez ere Abadiño (Bizkaia), Eibar eta Elgoibar (Gipuzkoa) inguruan ospatzen da festa. Euskal Herriko beste hainbat tokitaraino ere iristen dira gozoki horiek.
Josu Juaristi Gara-ko zuzendari ohia eta Zazpika-ko editorea izango da EH Bilduren proposamena Europako Legebiltzarreko hauteskundeetarako. Hautagai handia dela esan du koalizioak; batetik, kazetaritza ibilbide luzean Europako Batasunari buruz hartu duen formazioarengatik, eta, bestetik, Euskal Herriaz Europan eman dezakeen ezagutza eta ikuspegiagatik.